Translate

Mostrando las entradas con la etiqueta Cursos.. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Cursos.. Mostrar todas las entradas

lunes, 22 de junio de 2026

SAN JUAN LORE-SORTAK EGITEKO TAILERRA💐

2026/06/23.

17:00.

Eltzian.

TAILERRA

 Lagun Leku elkarteak antolatuta

17:00etan, San Juan lore-sortak egiteko tailerra
(Artaziak eta lorak edukiz gero ekartzea eskatzen da)

19:00etan, merienda pintxo eta edariarekin (5€)

lunes, 15 de junio de 2026

ENARAK ETA SORBELTZAK🪺🪹

 2026/06/16.

17:30.

Natur eskolan.

VISITA GIDATUA

IImanol Biainen eskutik.

Oñatiko enarak eta sorbeltzak ezagutu, kabiak kartografiatu eta dokumentatzera goaz!

Lagun iezaguzu intzektujale hauen kontzerbazioan.ZATOZ!

jueves, 11 de junio de 2026

"SALSA BATXATA KUIR"

 2026/06/13.

17:00.

Emakumion etxian.

TAILERRA

Oñatiko Emakumion Etxiaren irekieraren harira

Urte askoan dantzan gabiltzan emakumeak, bollerak eta transak rol tradizionaletatik haratago joan nahi izan dugu. Tradizionalki, dantza latinoetan gizonezkoek lider papera hartzen dute eta emakumezkoek jarraitzailearena; hori iraultzeko sortu zen BSkuir. Gure taldeetan denek ikasten dituzte rol guztiak, lider eta jarraitzaile (follower) rolak txandakatuz. Dantzarako gune segurua eta askatzailea sortuko da, sexu-generoaren arauak plazerez arrakalatzeko.

Emakumeen Etxean, Kale Zaharra 13, 17:00-19:00
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Lgtbiq+ pertsonak eta emakumeak

domingo, 31 de mayo de 2026

KAKORRATZ LANA ARIMAKO KORAPILOAK ASKATZEKO🧶

 2026/06/01.

17:00.

Emakumion etxian.

TAILERRA

Oñatiko Emakumion Etxiaren irekieraren ekitaldien baitan

Ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko ditugu gure barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko.
Lotutako korapilo bakoitzeko, beste bat askatuko dugu gure barruan. Ekintza honen botere sendatzaile eta eraldatzaileaz jabetuko gara eta joskintzako espazioek duten garrantzia eta balioa aitortuko dugu.

Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, lan produktibotik aldendu eta lan kreatiboan murgilduko gara. Espazio segurua izango da, bakardadeari aurre egitekoa eta sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adieraztekoa.

Tailerra: Kakorratz lana geure korapiloak askatzeko
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Emakumeak
Eska daiteke: Xuxurlaria

miércoles, 13 de mayo de 2026

HIKA IKASTAROAN IZEN - EMATE EPEA.

 2026/04/18--2026/05/16.

Kultur etxean.

HIKASTAROA IZEN - EMATEA.

HIKA ikastarua debalde!

  • NOIZ: Apirilaren 18tik maiatzaren 16ra
  • IRAUPENA: Ordu eta erdiko 5 saio
  • EGUNAK ETA ORDUAK: 
    • Hiru goiz (11:00-12:30)
    Apirilak 18, apirilak 25 eta maiatzak 16
    • Bi arratsalde (18:00-19:30)
    Apirilak 30 eta maiatzak 8
  • NUN: Oñatiko Kultur Etxian
  • IRAKASLIA: Beatriz Irizar
  • IZEN-EMUTIA: Martxuaren 20tik apirilaren 14ra
    • www.oñati.eus-en formularixua beteta

Aguro ibilli!
Plaza mugatuak!

martes, 12 de mayo de 2026

LEHEN SOROSPENAK ETA DESFRIBILADOREA❤️🩺💉

2026/06/13.
18:30.
Kultur etxean.

TAILERRA

Oñatiko Udalak antolatuta

Desfibriladoreak erabiltzen erakusteko saioa.

lunes, 11 de mayo de 2026

TXORIEN KANTUEN IKASTAROA🐦‍⬛

 2026/05/12.

18:00.

Natur eskolan.

Natur eskolak antolatuta

Udaberria iristearekin batera naturak bere doinua pizten du. Goizeko lehen argiekin, basoak eta landa eremuak txorien kantuz betetzen dira. Sarri oharkabean pasatzen zaigun soinu hori, naturaren adierazpen aberatsenetakoa da.
Oñatin aukera paregabea dugu kantuak entzuteko; basoak, erreka bazterrak eta landa eremuak txori espezie askoren bizileku dira-eta. Nahiz eta oharkabean pasa, maiz ditugu lagun hainbat espezie: txantxangorria, bere kantu gozo eta argiarekin; zozoa, doinu sakon eta melodikoekin; txepetxa, basoetako txori txiki baina ahots indartsukoa; edo kaskabeltza, zuhaitzen artean etengabe mugitzen den kantari bizia. Pixkanaka-pixkanaka, entzuten ohitzen bagara, espezie bakoitzaren kantua bereizten ere ikas dezakegu. (Natur eskola)

Ibai Ugarteren eskutik.
Natur Eskolan, 18:00-20:00.

*Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 8a baino lehen:
- natureskola@yahoo.es edo - 943 71 64 04 telefonoan

viernes, 8 de mayo de 2026

GURE BARATZAN BURUJABE🍅🍆🥕🥔

 2026/05/09.

09:00.

Okitaño baratza parkean.

TAILERRA

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Ekofeminismoaren gogoetak partekatuko ditugu, baratzea lantzen dugun bitartean.
Lurra lantzeko interesa duten emakumeen arteko sarea egingo dugu, ortuko lanak egiten ikasi ahala. Udazkenaren goxotasunean haziak lantzen hasiko gara eta udaberrian lurra prestatu eta erein egingo dugu.
Era berean, gogoeta eta ezagutzak partekatuko ditugu: lurraren defentsa herri honetan nola egin izan den ezagutuko dugu, baserri-sistemak gaur egun dituen erronkak aztertuko ditugu, migratutako pertsonek lurrerako sarbidea izan dezaten bideak urratuko ditugu eta elikadura subiranotasunaren balio eraldatzaileaz jabetuko gara.

Ane Gorosabel eta Nere Aspiazuren eskutik.
Euskaraz eta gaztelaniaz*
Otsailak 25, Martxoak 11, Apirilak 15, Apirilak 25 eta Maiatzak 9
Asteazkenak, 16:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-12:00
Natur Eskola eta Okitaño baratza parkean

domingo, 12 de abril de 2026

IDAZKETA LANTEGIA ✍️🗒️

 2026/04/13.

18:00.

Kultur etxeko bilera gelan.

Oñatiko bibilotekako idazketa lantegiak seigarren ikasturteari ekingo dio, Joxemari Iturralderen gidaritzapean.

Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa.

Lantegia idazketa sortzailea sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta denborarekin, bertaratzen direnek ezagutza teknikoak ez ezik, adierazpen pertsonalerako tresna indartsuak ere garatu dituzte.

Idaztearen onurak ugariak dira: autoezagutza eta emozioen kudeaketa lantzeko bide eraginkorra da, sormena pizten du eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du. Bestalde, hitzak aukeratzeak eta pentsamenduak antolatzeak pentsamendu kritikoa eta komunikazio gaitasunak hobetzen ditu.

Taldean idazteak ere baditu bere abantailak. Ideien trukaketa, iritzi desberdinen aberastasuna eta elkarrekin ikasteko aukera ematen du. Parte-hartzaile askok azpimarratu dute taldekideekin sortzen den konfiantza giroak inspirazioa areagotzen duela eta idazteko motibazioa bizirik mantentzen duela.

Dinamizatzailea Joxemari Iturralde da. Euskal idazle ezaguna izateaz gain, aritua eta aditua idazketa ikastaroak eskaintzen. Badu beraz, zer eskaini.

Saiok astelehenetan izango dira eta euskaraz:
Urriak 13, azaroak 3, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 12, otsailak 2, otsailak 23, martxoak 16, apirilak 13
Ordua: 18:00 – 20:00

lunes, 2 de marzo de 2026

ERORIKOAK PREBENITZEKO TAILERRA.

 2026/03/03.

16:00.

Zubikoa kiroldegian.

TAILERRA

Udalak, POZ ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua, osasun zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saila eta betiON telelaguntza zerbitzuek antolatuta

LEKUA: Zubikoa kiroldegia.
EGUNAK: Martxoak 3 eta 4
ORDUTEGIA: 16:00 – 18:00

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: Osasun Zentroan

Plaza mugatuak, 15 pertsona. 65 urte baino gehiagoko helduei zuzendua.

GOGORATU zer behar duzun autonomo izateko …
• Ariketa fisikoa egin egunero. Barneratu ariketa eguneroko bizitzan.
• Zaindu hartzen duzun medikazioa
• Zaindu zure ikusmena eta oinetako egokiak erabili
• Bastoia inongo lotsarik gabe erabili
• Zaindu gorputz-jarrera eguneroko lanak egitean

• DISFRUTATU!

martes, 24 de febrero de 2026

" GURE BARATZAN BURUJABE "🥦🥒🌶️🥕

 2026/02/25.

16:00.

Natur eskolan.

TAILERRA

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Ekofeminismoaren gogoetak partekatuko ditugu, baratzea lantzen dugun bitartean.
Lurra lantzeko interesa duten emakumeen arteko sarea egingo dugu, ortuko lanak egiten ikasi ahala. Udazkenaren goxotasunean haziak lantzen hasiko gara eta udaberrian lurra prestatu eta erein egingo dugu.
Era berean, gogoeta eta ezagutzak partekatuko ditugu: lurraren defentsa herri honetan nola egin izan den ezagutuko dugu, baserri-sistemak gaur egun dituen erronkak aztertuko ditugu, migratutako pertsonek lurrerako sarbidea izan dezaten bideak urratuko ditugu eta elikadura subiranotasunaren balio eraldatzaileaz jabetuko gara.

Ane Gorosabel eta Nere Aspiazuren eskutik.
Euskaraz eta gaztelaniaz*
Otsailak 25, Martxoak 11, Apirilak 15, Apirilak 25 eta Maiatzak 9
Asteazkenak, 16:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-12:00
Natur Eskola eta Okitaño baratza parkean

lunes, 9 de febrero de 2026

CONECTA CONTIGO Y RESPIRA, OTOÑO-INVIERNO.

 2026/02/10.

10:30.

Gaztelekuko sotoan.

CURSILLO

Escuela de empoderamiento

En este curso se trabajará el conocimiento del cuerpo de las mujeres y el autocuidado. Los objetivos de este curso es conocer las aplicaciones terapéuticas del yoga, conocer nuestro cuerpo y sus procesos, conectar con el propio cuerpo y ofrecer un espacio colectivo de autocuidado.

Udazkena-negua
Hizkuntza: Gaztelania
Irakaslea: Itziar Perez Alkorta
Data: Astearteak. Urriaren 7tik abenduaren 23ra. Astero
Ordutegia: 14:30-16:00
Lekua: Gaztelekuko sotoa

domingo, 8 de febrero de 2026

TALLER DE GANCHILLO PARA DESACER NUESTROS NUDOS.

 2026/02/09.

17:00.

Sn Juan kale 5.

CURSILLO

La Escuela de Empoderamiento de Oñati es un punto de encuentro para la reflexión y formación

En este curso, utilizaremos nuestras manos e hilos para conectar con esos nudos de nuestras vidas y, poco a poco, desatarlos.
Por cada nudo que hacemos, liberaremos uno que tengamos dentro. Tomaremos conciencia del poder sanador y transformador de esta acción, y reconoceremos el significado y el valor de los espacios de costura. Recuperaremos los espacios de costura como lugares de expresión para tejer redes, alejándonos del trabajo productivo y sumergiéndonos en el trabajo creativo. Será un espacio seguro, para hacer frente a la soledad y expresar todo lo que sentimos sin miedo.

De la mano de Oihana Merino
12 y 26 de enero ; 9 y 23 de febrero; 9 y 23 de marzo; 13 y 27 de abril; 11 y 18 de mayo; 1 y 15 de junio.
Lunes, 17:00-19:00
En euskara y castellano.

viernes, 6 de febrero de 2026

" BACHATA SALSA KUIR "

 2026/02/07.

17:00.

Eltziako 3. solairuan.

CURSILLO.

La Escuela de Empoderamiento de Oñati es un espacio de reflexión y formación.

Mujeres, bolleras y personas trans llevamos años bailando y hemos querido ir más allá de los roles tradicionales. Tradicionalmente, en los bailes latinos los hombres asumen el papel de líderes y las mujeres el de seguidoras; BSkuir nació para romper con eso.
En nuestros grupos, todas las personas aprenden todos los roles, alternando entre los papeles de líder y seguidora (follower). Se crea un espacio de baile seguro y liberador, para romper con placer las normas sexo-género. 

  • Hizkuntza: Euskara + Gaztelania*
  • Irakaslea: Nerea Hernandez Antero
  • Datak: Larunbatak. Urriak 18, azaroak 22 eta abenduak 13
  • Ordutegia: 17:00-19:00
  • Lekua: Eltziako 3. solairua

LGTBIQ+ pertsonei irekia / Abierto a personas LGTBIQ+

jueves, 5 de febrero de 2026

IRRINTZI IKASTAROA.

 2026/02/06.

18:00.

San Juan kale 5.

Irudia: Erraiak

IKASTAROA.

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Irrintzi ikastaroa, Isabel Kirzeren eskutik.
Euskaraz

miércoles, 4 de febrero de 2026

" MUJERES EN MOVIMIENTO "

2026/02/05.

17:30.

Zubikoa kiroldegian.

IKASTAROA

La Escuela de Empoderamiento de Oñati es un punto de encuentro para la reflexión y formación

¿Tenemos una relación sana con nuestros cuerpos? ¿Cómo nos hablamos a nosotras mismas?

En este curso la danza será la herramienta que utilizaremos para relacionarnos con nosotras mismas y para conocer y poner en práctica nuestras capacidades y limitaciones. Trabajaremos la conciencia corporal, nos adueñaremos de nuestros movimientos y conoceremos nuevas formas de movimiento.

Para participar en estas sesiones no hay que saber bailar de antemano. Mediante la danza y el movimiento improvisado crearemos nuestros propios bailes y movimientos.

Hizkuntza: Euskara + Gaztelania*
Irakaslea: Oihane Vicente
Datak: Ostegunak. Urriaren 9tik ekainaren 11ra. Bi astean behin
Ordutegia: 17:30-19:00
Lekua: Kiroldegia

Oihane Vicente

----------------------------------

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Harreman osasuntsua al dugu gure gorputzekin? Nola hitz egiten diogu geure buruari?

Ikastaro honetan dantzaren bidez geure buruarekin eta ingurukoekin harremanduko gara eta gure gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko ditugu. Gorputz kontzientzia landuko dugu, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko ditugu.

Saio hauetan parte hartzeko ez da dantzan aurrez jakin behar. Dantza eta mugimendu inprobisatuaren bidez gure dantza eta mugimendu propioak sortuko ditugu.

Hizkuntza: Euskara + Gaztelania*
Irakaslea: Oihane Vicente
Datak: Ostegunak. Urtarrilak 8 eta 22; Otsailak 5 eta 19; Martxoak 5 eta 26; Apirilak 16 eta 30; Maiatzak 14 eta 28.
Ordutegia: 17:30-19:00
Lekua: Kiroldegia

domingo, 1 de febrero de 2026

IDAZKETA LANTEGIA...Otsaila.✍️🗒️

 2026/02/02.

18:00.

Kultur etxeko bilera gelan.

TAILERRA

Oñatiko bibilotekako idazketa lantegiak seigarren ikasturteari ekingo dio, Joxemari Iturralderen gidaritzapean.

Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa.

Lantegia idazketa sortzailea sustatzeko helburuarekin sortu zen, eta denborarekin, bertaratzen direnek ezagutza teknikoak ez ezik, adierazpen pertsonalerako tresna indartsuak ere garatu dituzte.

Idaztearen onurak ugariak dira: autoezagutza eta emozioen kudeaketa lantzeko bide eraginkorra da, sormena pizten du eta irakurzaletasuna sustatzen laguntzen du. Bestalde, hitzak aukeratzeak eta pentsamenduak antolatzeak pentsamendu kritikoa eta komunikazio gaitasunak hobetzen ditu.

Taldean idazteak ere baditu bere abantailak. Ideien trukaketa, iritzi desberdinen aberastasuna eta elkarrekin ikasteko aukera ematen du. Parte-hartzaile askok azpimarratu dute taldekideekin sortzen den konfiantza giroak inspirazioa areagotzen duela eta idazteko motibazioa bizirik mantentzen duela.

Dinamizatzailea Joxemari Iturralde da. Euskal idazle ezaguna izateaz gain, aritua eta aditua idazketa ikastaroak eskaintzen. Badu beraz, zer eskaini.

Saiok astelehenetan izango dira eta euskaraz:
Urriak 13, azaroak 3, azaroak 24, abenduak 15, urtarrilak 12, otsailak 2, otsailak 23, martxoak 16, apirilak 13
Ordua: 18:00 – 20:00

domingo, 11 de enero de 2026

IDAZKETA LANTEGIA...Urtarrila.

 2026/01/12.

18:00.

Kultur etxeko bilera gelan.

TAILERRA.

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...