2026/05/12.
18:00.
Natur eskolan.
Udaberria iristearekin batera naturak bere doinua pizten du. Goizeko lehen argiekin, basoak eta landa eremuak txorien kantuz betetzen dira. Sarri oharkabean pasatzen zaigun soinu hori, naturaren adierazpen aberatsenetakoa da.
Oñatin aukera paregabea dugu kantuak entzuteko; basoak, erreka bazterrak eta landa eremuak txori espezie askoren bizileku dira-eta. Nahiz eta oharkabean pasa, maiz ditugu lagun hainbat espezie: txantxangorria, bere kantu gozo eta argiarekin; zozoa, doinu sakon eta melodikoekin; txepetxa, basoetako txori txiki baina ahots indartsukoa; edo kaskabeltza, zuhaitzen artean etengabe mugitzen den kantari bizia. Pixkanaka-pixkanaka, entzuten ohitzen bagara, espezie bakoitzaren kantua bereizten ere ikas dezakegu. (Natur eskola)
Ibai Ugarteren eskutik.
Natur Eskolan, 18:00-20:00.
*Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 8a baino lehen:
- natureskola@yahoo.es edo - 943 71 64 04 telefonoan


No hay comentarios.:
Publicar un comentario