Translate

Mostrando las entradas con la etiqueta Visitas Giadas.. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Visitas Giadas.. Mostrar todas las entradas

viernes, 18 de septiembre de 2026

OÑATIKO FABRIKETAN EMAKUMEEN (EZINBESTEKO) LANA.



 2026709/10.

18:00.

Kultur etxeko zinema aretoan



AURKEZPENA

Selma Huxley bekaren bidez, emakumeek Oñatiko fabriketan egindako ekarpena ikertu du Edurne Iriondo Plazak.

Irailaren 10ean aurkeztuko du lanaren emaitza.

Erakusketa bat egongo da ikusgai Emakumion Etxian irailaren 11tik 25era (10:00-13:00 / 16:30-20:00).
Edurne Iriondo Plazak burutu duen azterlana laburbiltzen duen ikus-entzuneko bat, emakumeek enpresetan burutu izan duten jardunaren erakusgarri diren hainbat produktu eta katalogo, eta beste zenbait emaitza egongo dira bertan ikusgai modu bisualean.
Bisita gidatuak egingo dira:
Irailaren 15 (Eus) eta 16an (Gaz), 11:00etan,
Irailaren 17 (Eus) eta 23an (Gaz), 18:00etan.

viernes, 7 de agosto de 2026

NON DIRA POTTOKAK? Bizita berezia🐴🏇

 



202608/08.

11:00.

Pottokaleku.




EKITALDIA
Arantzazu Parketxeak eta Pottokalekuk (Pottokaren Interpretazio Zentroa) elkarlanean antolatuta

Pottokak ezagutu, orraztu eta hauen gainean ibiltzeko aukera Pottokalekun

Ba al zenekien pottokei mamuten garaiko zaldiak deritzela? Paleolito garaitik gaurdaino euskal lurraldea habitatu duen zaldirik zaharrenak ditugu hauek. Orain gutxira arte ia galzorian ere egon den arraza horrek gure herriarekin izandako elkarbizitza luzearen ondoren uste baino aztarna gehiago utzi dizkigu gure kulturan, egunerokoan, ohituretan etab.

Euskal zaldi hauek ezagutarazteko jarduera antolatu da Pottokalekun (Arantzazu), Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean, goizeko 11:00etan hasita. Saioaren lehen zatian pottoken inguruko azalpen dinamiko bat emango da haien historia zein bitxikeriak ezagutzeko eta izaki horiek protagonista dituen euskal kondaira batekin emango zaio segida.

Jarraian, Pottokaleku zentroan bizi diren pottokak ezagutzeko aukera izango da, hauekin kontaktua egin eta pottokak orraztu, laztandu, jaten eman, uhalak jarri edota berauek gidatzeaz gainera, etxeko txikiek gainean ibiltzeko aukerarekin borobilduko dute goiza.

Lekua: Pottokaleku.
Iraupena: 2 ordu inguru; goizeko 11:00etan hasi.
Prezioa: 17 € / 3-12 urtekoak: 13 €
Aurrez izena eman behar da, leche mugatuak dira.
Oinetako aproposak ekartzea gomendatzen da.

lunes, 15 de junio de 2026

ENARAK ETA SORBELTZAK🪺🪹



 2026/06/16.

17:30.

Natur eskolan.



VISITA GIDATUA

IImanol Biainen eskutik.

Oñatiko enarak eta sorbeltzak ezagutu, kabiak kartografiatu eta dokumentatzera goaz!

Lagun iezaguzu intzektujale hauen kontzerbazioan.ZATOZ!

EZAGUTU OÑATIKO EMAKUMION ETXIA🏠



 2026/06/16.

17:30.

Emakumion etxian.




VISITA GIDATUA

Oñatiko Emakumion Etxiaren irekieraren ekitaldien baitan

Ekainak 16, 17:30-18:30
Bisita gidatua 
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekainak 18, 10:30-11:30
Bisita gidatua  
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekintza guztiak doan eta izen emate gabe dira.

jueves, 11 de junio de 2026

ARTXIBOAK JUSTIZIARAKO🗃️📁



 2026/06/08-12.

11:00.

Artxibo historikoan.




BISITA GIDATUA

Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Foru Aldundiko artxibo historikoetan bisita gidatuak egingo dira: Ekainaren 11n eta 12an.

Ekitaldi hauen helburua artxiboaren funtzionamendua eta artxibo-ondarea herritarrei gerturatzea da.

Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikora bisita:
Egunak: Ekainak 11 eta 12 
Orduak: 11:00 (euskaraz eta gaztelaniaz) eta 17:00 (euskaraz eta gaztelaniaz).

Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea.

Izena eman formulario bidez
943 41 50 60 telefonora deituz edo ahpg-gpah@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

lunes, 1 de junio de 2026

EZAGUTU OÑATIKO EMAKUMION ETXIA🏠



 2026/06/02.

10:30.

17:30.

BISITA GIDATUA

Oñatiko Emakumion Etxiaren irekieraren ekitaldien baitan

Ekainak 2, 10:30-11:00
Bisita gidatua 
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekainak 2, 17:30-18:30
Bisita gidatua  
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekainak 16, 17:30-18:30
Bisita gidatua 
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekainak 18, 10:30-11:30
Bisita gidatua  
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Irekia

Ekintza guztiak doan eta izen emate gabe dira

lunes, 25 de mayo de 2026

"EMAKUMION ETXIA"...Irekiera🗝️



 2026/05/26.

18:00.

Kale Zaharra 13.


"Emakumion Etxia" ren irekiera, datorren maiatzaren 26rako prest dago. Inaugurazio ekitaldia 18:00etan hasiko da, eta aurkezpen instituzionala eta musika-programazioa uztartuko ditu, jai-giroan eta herritarrei irekita.
Datorren astearteko ekitaldiaren ondoren, Emakumeen Etxeak bisita gidatuak eskainiko ditu ondorengo asteetan, ekainaren 2, 4, 16 eta 18rako programatuak, goizeko eta arratsaldeko ordutegi ezberdinetan, ahalik eta jende gehienaren parte hartzea errazteko helburuarekin.
------------------------

La esperada apertura de "Emakumion Etxia", ya está lista para su puesta de largo este próximo 26 de mayo. El acto de inauguración, que arrancará a las 18.00 horas, combinará la presentación institucional con una programación musical, en un ambiente festivo y abierto a la ciudadanía.
Tras el acto del próximo martes, la Casa de las Mujeres ofrecerá visitas guiadas en las semanas posteriores, programadas para los días 2, 4, 16 y 18 de junio, en distintos horarios de mañana y tarde, con el objetivo de facilitar la participación del mayor número posible de personas.





sábado, 23 de mayo de 2026

BASO BAINUA⛰️



 2026/05/24.

10:00.

Arantzazu auzoan




EKINTZA

Natur eskolak antolatuta

Azken urteotan gero eta gehiago entzuten ari gara “baso bainuen” inguruan. Baina zer dira, zehazki? Baso bainua ez da mendian ibilaldi arrunt bat egitea, ezta animalia eta landare espezieak identifikatzea ere, naturan sakon murgiltzeko gonbidapena baizik.
Geldiro ibiltzea, inguruko soinuei adi egotea, usainak sumatzea, hostoen mugimendua begiratzea edo lurra oinen azpian sentitzea… finean, basoak eskaintzen duen guztia zentzumenen bitartez bizitzea.

Miriam Martinez de Egiduaren eskutik.
Arantzazun, 10:00etan

*Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 22a baino lehen:
- natureskola@yahoo.es edo
- 943 71 64 04 telefonoan

sábado, 2 de mayo de 2026

SAI ARREAK BEHATU ARANTZAZUN🪺🦤



 2026/05/03.

10:30.

Arantzazuko parketxean.




IRTEERA

Aizkorri-Aratzen habiak egiten dituzten hegazti sarraskijaleak teleskopioz behatzeko irteera gidatua . Arantzazu parketxeak eta Debagoiena Turismok antolatuta

Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Oso ohikoa izaten da sai arreak inguru hauetan hegan ikustea, baina zer dakigu beraien inguruan?

Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo dugu. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dugu Arantzazun bertan.

Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko gara behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Doakoa publiko ororentzat.
Izena ematera derrigorrezkoa da; plaza mugatuak izateaz gain, azken orduko aldaketaren bat balego abisatzeko.

lunes, 27 de abril de 2026

BASO BAINUA⛰️



 2026/04/28.

17:00.

Natur eskolan.




EKINTZA

Natur eskolak antolatuta

Azken urteotan gero eta gehiago entzuten ari gara “baso bainuen” inguruan. Baina zer dira, zehazki? Baso bainua ez da mendian ibilaldi arrunt bat egitea, ezta animalia eta landare espezieak identifikatzea ere, naturan sakon murgiltzeko gonbidapena baizik.
Geldiro ibiltzea, inguruko soinuei adi egotea, usainak sumatzea, hostoen mugimendua begiratzea edo lurra oinen azpian sentitzea… finean, basoak eskaintzen duen guztia zentzumenen bitartez bizitzea.

Miriam Martinez de Egiduaren eskutik.
17:00etan Natur Eskolan.

*Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da, apirilaren 24a baino lehen:
- natureskola@yahoo.es edo
- 943 71 64 04 telefonoan

viernes, 27 de febrero de 2026

" OÑATIKO ONDDOAK "🍄‍🟫🍄‍🟫🍄

 


2026/02/28.

09:00.

Natur eskolan.



IRTEERA

Oñatiko Ingurumen Jardunaldien egitarauan barne.

Izen ematea: natureskola@yahoo.es

sábado, 24 de enero de 2026

GARAÑOKO GAZTELUA.


 2026/01/25.

Irteera (kotxez) Olakuan, 8:00etan.


IRTEERA

Oñatiko Nabarralde taldeak antolatuta, Izan Gogo Gara jardunaldien baitan

Irteera-ibilaldia: GARAÑOKO GAZTELUA.
Iñaki Sagredo historialari eta arkeologoak gidatutako bisita gidatua.

------------------------

Organizado por el grupo Nabarralde de Oñati, dentro de las jornadas Izan Gogoan Gara

Salida y paseo:: CASTILLO DE GARAÑO.
Visita guiada por el historiador y arqueólogo Iñaki Sagredo.

viernes, 8 de agosto de 2025

NON DIRA POTTOKAK?

2025/08/09.

11:00.

Pottokalekun.


Arantzazu Parketxeak eta Pottokalekuk (Pottokaren Interpretazio Zentroa) lankidetzan antolaturiko jarduera berezia da. Euskal zaldi arraza hau ezagutzera emateaz gain, berauekin interaktuatzeko aukera luzatzen da, ingurunearen ezagutza eta animaliekiko 

errespetua sustatzea helburu duen dinamikaren barruan. 

Orraztu, laztandu, sentitu, jaten eman, gidatu... eta gainean paseatu!

Goiz pasa eder bat zuen zain.... bazatoz?


¿DÓNDE ESTÁN LAS POTTOKAS? 

El Parketxe Arantzazu y Pottokaleku, Centro de Interpretación de la Pottoka, han organizado en colaboración una actividad especial para dar a conocer estos caballos e interactuar con ellos, además de fomentar el conocimiento del medio y el respeto a los animales.

Cepílla, acaricia, siente, dáles de comer, guíalos... y pasea sobre ellos! 

Os espera una agradable mañana...  ¿te animas?



sábado, 26 de julio de 2025

NON DIRA POTTOKAK?

 2025/07/27.

11:00.

Pottokalekun.



BISITA GIADA.

Organizado por el Parketxe Arantzazu y Pottokaleku, Centro de Interpretación de la Pottoka, en colaboración

Conoce e interactúa con Pottokas, cepíllalas y pasea sobre ellas en Pottokaleku

¿Sabías que las pottokas son consideradas caballos de la época del mamut? Son los actuales caballos más antiguos que han habitado el territorio vasco, desde el paleolítico hasta nuestros días. Una raza que ha estado en vías de extinción, pero que tras una larga convivencia con nuestro pueblo nos ha dejado más vestigios de lo que nos imaginamos tanto en nuestra cultura, como en nuestro día a día, en nuestras costumbres, etc.

La actividad comenzará a las 11:00 en Pottokaleku (Arantzazu), en el corazón del parque natural de Aizkorri-Aratz. En la primera parte de la jornada se dará una explicación dinámica sobre las pottokas para conocer su historia y curiosidades, seguida de una leyenda vasca protagonizada por esas criaturas.
A continuación, se podrán conocer las pottokas que viven en el centro Pottokaleku, hacer contacto con ellas y peinarlas, acariciarlas, darles de comer, ponerles las riendas o incluso guiarlas, y los menores de la casa redondearán la mañana con la posibilidad de pasear encima de los caballos. Un hermoso plan para pasar una mañana de verano en familia y amigos.

Lugar: Pottokaleku.
Duración: 2 horas aprox.
Precio: 17 €/ 3-12 años: 13 €
Necesario inscribirse previamente, las plazas son limitadas. Se recomienda traer calzado adecuado.

viernes, 11 de julio de 2025

NON DIRA POTTOKAK?

 



Zatoz pottokak ezagutzera! 🐴🌳☀️🐴
Zaldi arraza paregabe hau gertu-gertutik ezagutzeko aukera izango duzue! Hauei orraztu, jaten eman eta paseatuz!
📆 Uztailak 13, igandea
📍 Pottokaleku (Arantzazu)
🕤 11:00
Nahitaezkoa da izena ematea (plazak mugatuak dira)
Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko:
943 78 28 94 / 699 33 51 83
arantzazu@gipuzkoanatura.eus

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...