2026/05/24.
10:00.
Arantzazu auzoan
EKINTZA
Azken urteotan gero eta gehiago entzuten ari gara “baso bainuen” inguruan. Baina zer dira, zehazki? Baso bainua ez da mendian ibilaldi arrunt bat egitea, ezta animalia eta landare espezieak identifikatzea ere, naturan sakon murgiltzeko gonbidapena baizik.
Geldiro ibiltzea, inguruko soinuei adi egotea, usainak sumatzea, hostoen mugimendua begiratzea edo lurra oinen azpian sentitzea… finean, basoak eskaintzen duen guztia zentzumenen bitartez bizitzea.
Miriam Martinez de Egiduaren eskutik.
Arantzazun, 10:00etan
*Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da, maiatzaren 22a baino lehen:
- natureskola@yahoo.es edo
- 943 71 64 04 telefonoan


No hay comentarios.:
Publicar un comentario