Translate

Mostrando las entradas con la etiqueta Jornadas.. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta Jornadas.. Mostrar todas las entradas

miércoles, 1 de abril de 2026

31. EUSKAL ESPELEOLOGIA JARDUNALDIAK.



 2026/04/02.

09:00.

Arantzazuko Aterpetxean.




JARDUNALDIA

Euskal Espeleologoen Elkargoak antolatuta Aloña Mendiko Espeleologia Taldearekin elkarlanean

Aurten 31. Euskal Espeleologia Jardunaldiak ospatuko ditugu, Oñatin (Gipuzkoa), apirilaren 2tik 6ra. Egitaraua hementxe irakur dezakezue, eta bertan duzue izen emateko esteka ere (otsailaren 15 eta 28 artean). Esplorazio mundialak, hitzaldi interesgarriak eta lagunarte goxoa. Plan hoberik bai?

Este año celebraremos la 31 edición de las Jornadas Espeleológicas Vascas en Oñati (Gipuzkoa), del 2 al 6 de abril. Aquí podéis ver el programa detallado, así como el enlace de inscripción (entre el 15 y el 28 de febrero). Grandes exploraciones, charlas interesantes y buen ambiente: ¿alguien da más?

viernes, 27 de febrero de 2026

" OÑATIKO ONDDOAK "🍄‍🟫🍄‍🟫🍄

 


2026/02/28.

09:00.

Natur eskolan.



IRTEERA

Oñatiko Ingurumen Jardunaldien egitarauan barne.

Izen ematea: natureskola@yahoo.es

lunes, 20 de octubre de 2025

HERRITARREN ZIENTZIA-" IBAIALDE: GURE ERREKEN AZTERKETA ETA EZAGUTZA "

 2025/10/21.

17:00.

Natur eskolan.



EKITALDIA.

Olaran eta Oñati erreken azterketa. Derrigorrezkoa izena ematea . Ibai-lagun jardunaldien baitan

Herritarren zientzia, zer da?
Udaleko natur ingurune hurbilean bizi diren animalia, landare edo ekosistemen ezagutza eta kudeaketa areagotzea da Herritarren Zientziaren xedea. Horretarako, lehenengo, ezagutza saioak egiten dira: ezagutu eta aztertu nahi den gai jakin baten inguruko informazioa jasotzen dute herritarrek adituen eskutik. Ondoren, aldez aurretik ezarritako data eta metodologiak jarraituta, gaiaren inguruko datuak jasotzen dira metodo zientifikoa jarraituta eta adituei igortzen zaizkie.

Ikasturte honetan, IBAIALDEz gain, beste lau programa jarriko dira abian herriko animalien ezagutza hobetzeko. Ez da naturan inguruko ezagutzarik behar herritarren zientzian aritzeko; naturarekiko jakin mina eta 16 urtetik gora izatea nahikoa da. Animatu herriko natura ezagutu eta zaintzen!




viernes, 6 de junio de 2025

ARANTZAZU, AFRIKAREKIKO TOPALEKU, 2025.

 2025/06/07.

10:30.

Arantzazuko Gandiaga Topagunean.

Jardunaldiak.

Arantzazuko adiskideak eta TAU Fundazioak antolatuta . Doako sarrera

Jardunaldiaren egitaraua:

  • 10:30 Jardunaldiaren aurkezpena.

  • 10:30-11:00 Afrikako film laburra: "SITA BELLA” - Eugénie Metala (Camerún, 2024).

  • 11:00-12:30 Hitzaldi-solasaldia: “Kongoko Errepublika Demokratikoa: ez da bakerik izango emakumerik gabe” Mari Lucia Monsheneke Bitiminarekin

  • 12:30-13:15 Argazki erakusketa-bisita gidatua “Mindjer di Guiné” - Bisita: Mónica Gonzalez.

  • 13:30 Arantzazuko Hotelean bazkaria
    (25€ bakoitzeko; izen-ematea ekainaren 2a baino lehen)

  • 16:00-18:15 Zine forum afrikarra: “DENT POUR DENT”
    Ottis Ba (Senegal, 2021). JBOA

 

Oharra:
• Parte-hartzea konfirmatzea beharrezkoa da: tau_ss@taufundazioa.org / 635 740 597
• Donostia-Arantzazu joan-etorria egiteko autobusa izango da. Ekainaren 2a baino lehen eman behar da izena.(Prezioa: 5€)

miércoles, 4 de junio de 2025

PLAZER DESIDENTEAK GURE PLAZERRAK.

 2025/06/05.

18:00.

Kultur etxeko zinema aretoan.


solasaldia.

LGTBIQ+ diagnostikoa
  • Ekainak 5, osteguna, Solasaldia. LGTBIQ+ desira, plazera eta ikusgarritasuna, Claudia Ugarte eta Mer gomez-ekin.
    Kultur Etxeko zinema aretoan, 18:00

  • Ekainak 7, larunbata, Tailerra. Gozatzen dugunean, irabazten dugu: plazeraren praktika feministak. Laura Muelas-ekin.
    San Juan kale, 11:00-13:00. 

Tailerrerako, izena ematea beharrezkoa da. Asteazkena baino lehen lgtbiq@onati.eus helbidera idatzita, edo 688621213 telefonora deitu edo idatzita.

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...