2026/06/01.
17:00.
Emakumion etxian.
TAILERRA
Ikastaro honetan, eskuak eta hariak erabiliko ditugu gure barneko korapiloekin konektatu eta poliki-poliki horiek askatzeko.
Lotutako korapilo bakoitzeko, beste bat askatuko dugu gure barruan. Ekintza honen botere sendatzaile eta eraldatzaileaz jabetuko gara eta joskintzako espazioek duten garrantzia eta balioa aitortuko dugu.
Josteko espazioak sareak ehuntzeko adierazpen-leku gisa berreskuratuko ditugu, lan produktibotik aldendu eta lan kreatiboan murgilduko gara. Espazio segurua izango da, bakardadeari aurre egitekoa eta sentitzen dugun guztia beldurrik gabe adieraztekoa.
Tailerra: Kakorratz lana geure korapiloak askatzeko
Hizkuntza: Euskaraz
Nori zuzenduta: Emakumeak
Eska daiteke: Xuxurlaria


No hay comentarios.:
Publicar un comentario