2026/02/25.
16:00.
Natur eskolan.
TAILERRA
Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Ekofeminismoaren gogoetak partekatuko ditugu, baratzea lantzen dugun bitartean.
Lurra lantzeko interesa duten emakumeen arteko sarea egingo dugu, ortuko lanak egiten ikasi ahala. Udazkenaren goxotasunean haziak lantzen hasiko gara eta udaberrian lurra prestatu eta erein egingo dugu.
Era berean, gogoeta eta ezagutzak partekatuko ditugu: lurraren defentsa herri honetan nola egin izan den ezagutuko dugu, baserri-sistemak gaur egun dituen erronkak aztertuko ditugu, migratutako pertsonek lurrerako sarbidea izan dezaten bideak urratuko ditugu eta elikadura subiranotasunaren balio eraldatzaileaz jabetuko gara.
Ane Gorosabel eta Nere Aspiazuren eskutik.
Euskaraz eta gaztelaniaz*
Otsailak 25, Martxoak 11, Apirilak 15, Apirilak 25 eta Maiatzak 9
Asteazkenak, 16:00-19:00 eta larunbatetan 9:00-12:00
Natur Eskola eta Okitaño baratza parkean


No hay comentarios.:
Publicar un comentario