2026/07/20.
Udalak eta Mikel Goiaingeruaren Parrokiak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, 10:000 euro bideratuz elizako lanetarako
Aho batez onartu zen azken Osoko Bilkuran
Mikel Goiaingeruaren Parrokian udazken-neguan egin ziren kontserbazio eta konponketa lanetarako 10.000 euro emango ditu Udalak. Dirulaguntza zuzen eta ez-izendun horri lankidetza hitzarmen forma eman zaio, askotan egin ohi denez. Hiru eskuhartze nagusi egin ziren Parrokian urritik otsailera bitartean: argiteria aldatu, zorua bernizatu eta erretaulak garbitu ziren.
Parrokiak jatorrian izango zukeen argi-efektua berreskuratu nahi izan da argiteria berriarekin, argi-ilunekin jolastu eta xehetasunak agirian jarriz. Santiago de Compostelan edo Bartzelonakko Sagrada Familian aritu ziren ingeniari adituak kontratatu ziren. Elizako zorua ere konpondu da, apurtutako oholak aldatu, zorua lixatu eta kolore argiagoaz bernizatuz. Eta amaitzeko, erretauletako hautsa garbitu zuen zaharberritze lanetan aditua den Xabier Mendizabalek.
Lanek 200.000 euro pasako aurrekontua zutela eta klaustroko teilatua berritzeko herritarren artean 2024an egin zen kanpainan bildutako diruaren gerakina hartara bideratuko zela aurreratu zuen Horazio Argarate parrokoak. Udalari dirulaguntza eskatzeko asmoa ere azaldi zuen eta horren haritik dator azken Osoko Bilkuran aho batez onartutakoa: parrokiarekin lankidetza hitzarmena sinatu eta 10.000 euroko laguntza bideratzea.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:
Publicar un comentario