Translate

lunes, 17 de noviembre de 2025

SMARTLOG NEST TALDEAK LAU FITXAKETA EGIN DITU.

 goiena

Julen Murua Mesonero2025eko azaroaren 17a

Marcos Merino, Diego Ruiz de Arcaute, Aimar Erostarbe eta Josu Muga. Argazkia: Smartlog Nest.

19 txirrindulariz osatutako taldea eratu du Smartlog Nest Cycling Team taldeak. Aimar Erostarbe txirrindulari oñatiarra da azken lau fitxaketetako bat.

Marcos Merino barakaldoarra, Diego Ruiz de Arcaute gasteiztarra, Josu Muga arrietarra eta Aimar Erostarbe oñatiarra batu dira Smartlog Nest taldearen proiektura, eta modu horretan, datorren denboraldirako talde "sendoa eta orekatua" osatu dutela adierazi dute taldetik; izan ere, batu berri diren txirrindulariek "taldearen lehiakortasuna indartuko dute".

Taldeko kirol arduradun Iñaki Mugarzak azken fitxaketen balorazio positiboa egin du: "Pozik gaude lau txirrindulari hauei ongietorria emateaz. Bakoitzak esperientzia, talentua eta anbizioa eskainiko ditu, eta taldearen hazkundean ekarpen handia egiteko baldintza guztiak dituzte. Haiekin batera, 19 txirrindulariko taldea osatu dugu. Multzo honek aukera emango digu datorren denboraldia bloke sendo batekin hasteko, txirrindulari gazteen garapen integralean oinarrituta. Ziur gaude fitxaketa hauek gure proiektua indartuko dutela eta talde osoaren ibilbide sendotuko dutela".

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...