2025/11/17.
17:00.
Natur eskolan.
TAILERRA.
- Azaroak 17 (astelehena). Esperientzia partekatuak: erabilitako etxeko olioarekin xaboia egiteko tailerra.
17:00etan Natur Eskolan.
Izena ematea beharrezkoa da azaroaren 14a baino lehen: natureskola@yahoo.es edo 943716404 telefonoan.
Ekarri etxean duzuen olio erabilia!
- Azaroak 18 (asteartea). Dokumentala: 'Un océano de plástico'. Zuzendaria Craig Leeson. 19:00etan Kultur Etxean
- Azaroak 19 (asteazkena). Hitzaldia: 'Plastikoa; Eguneroko erosotasunaren atzean ezkutatzen den krisia'.
Izaskun Zorita Agirre, AZTIko ikerlaria eta EHUko irakaslea. 19:00etan Kultur Etxean
- Azaroak 22 (larunbata). Auzolana: Leuzarrako hondakinen garbiketa. 9:00etan plazan
Esperientzia partekatuak: Naturaren, kultur eta etnografia ondarearen eta ingurumenaren ezagutza eta kontserbazioan esperientzia eta jakituria duten herritarrek beraien ezagutzak beste herritar batzuekin partekatzeko aukera emango duen espazioa izango da.
Formatu anitza izan dezake: hizketaldi, ibilbide edota tailerra, esaterako. Herritarren jakituriari lekua eta plaza emateko espazioa izango da.
Esperientzia partekatuetan bere jakituria-esperientziak partekatu nahi duen oro gonbidatzen dugu Natur eskolako lantaldearekin harremanetan jartzera!

No hay comentarios.:
Publicar un comentario