Translate

sábado, 22 de noviembre de 2025

" GAZTAGINTZAREN SEKRETUAK "

 2025/11/23.

10:30.

Gomiztegi artzain eskolan.


Artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak Gomiztegi Artzain eskolan

Arantzazu Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute elkarlanean.

Hasiera Arantzazuko Parketxetik izango da, Aizkorri-Aratz natura-parkearen bihotzean kokatua dagoena. Jarduera parketxearen ondoan dagoen ibilbide irisgarrian zehar abiatuko dira partaideak. Ibilbidean zenbait geldialdi egingo dira ingurunearekin eta Arantzazu auzoarekin zerikusia duten askotariko gaiak jorratzeko.
Txango amaieran Gomiztegi Baserrira eta Artzain Eskolara iritsiko dira bisitariak. Han baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, haren jatorria eta funtzionamendua ezagutzera emateko.

Instalazioetara bisita batekin, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporamarekin, artzain txakurren erakustaldiarekin eta Arantzazuko gazta ezberdinen dastaketarekin borobilduko dute goiza bisitariek. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Hasiera ordua eta iraupena: 10:30 (3 ordu inguru)
- 10:30 abiatu ibilbide irisgarritik
- 11:30-13:00 Gomiztegira bisita
Prezioa: Helduak 13 € (12 urtetik beherakoak 7€)
Aurrez izena eman behar da, leku mugatuak direlako.

Izen ematea eta informazioa:
943 782 894 / 699 335 183 
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus




No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...