![]() |
Oier Osa, Ondarroako itsas zeharkaldiko podiumean (Argazkia: G. Sukuntza). |
2025ko uzt. 22a, 12:42
Zapatuan egin zen Ondarroako itsas zeharkaldian, Oier Osa izan zen helmugara iristen lehena, 1.600 metroko distantzian, gazte mailan.
Itsas-zeharkaldien sasoia da orain eta Aloña Mendiko igerilariek badute batean edo bestean parte hartzeko asmoa. Aurreko zapatuan Ondarroan egin zen proban hartu zuten hainbatek parte, esaterako. Oier Osak, gainera, gazte mailako podiumeko lehen postura igo zen –0:21:24–. Hemen sailkapenak.
Datorren asteburuan ere egingo dira, Zarauzkoa zapatuan eta Getaria Zarautz entzutetsua domekan. Hor ere Aloña Mendiko hainbat igerilarik hartuko dut parte.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario