Aitor Tatiegi oñatiarrak irabazi du 53. Osinalde Saria
2025ko api. 27a, 12:57
Aitor Tatiegik irabazi du atzo Gabirian ospatu zen 53. Osinalde Saria. Libe Goenaga, Haira Aizpurua, Irune Altzerreka, Eki Materoena eta Julen Aiestaran garaitu zituen oñatiarrak bertsolari gazteen txapelketan.
Lortutako emaitzarekin gustura dago Aitor. Kontatu duenez, "hanka sartze handirik gabeko saioa" egin zuen eta "momentu ia denetan disfrutatzen" egon zen. Plaza oso beroa izaten dela ere kontatu du, "jendeak zure saiakera apreziatzen duen lekua" eta hori guztiori izan zela "bertsotan ondo egiteko baldintza".
No hay comentarios.:
Publicar un comentario