Translate

jueves, 15 de octubre de 2026

EUSKAL HERRIKO MITO ETA IPUIN ZAHARRAK🧙



 2026/10/17.

11:30.

 Arantzazuko Gandiaga Topagunean





IPUIN-KONTAKETA

Arantzazuko Parketxeak antolatuta

Ipuin kontaketa Arantzazu parketxean Jentilbaratza Kultur Elkarteko Maitane Aizpurua “Marimunduko”ren eskutik

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontatuko dira. Kontalaria “Marimunduko” izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… 

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 78 28 94 / 699 335 183
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus

Prezioa: 6 € pertsona bakoitzeko.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...