2026/10/14.
10:00.
Santa Ana antzokian.
HITZALDIA.
Nola da posible Trump bezalako tipo bat, XXI mende betean, Ipar Amerikako gizarte baten errferente bihurtu izana eta hainbestte jarraitzaile izatea Latinoamerikan (Milei Argentinan, Kast Txilen, Bolsonero Brasilen, Bukele El Salvadorren, De la Espriella Kolonbian), baita Europako hainbat herrialdetan ere?
Arazoa ez da Trump, ezta trumpismoa ere. Sintoma bat besterik ez dira, munduan gertatzen ari denaren adierazle bat.
Galdera hau birplanteatu behar da. Zer aldaketa sakon gertatzen ari dira munduan gizakiaren okerrena jasotzen duten pertsonak (arrazakeria eta xenofobia, matxistak eta misoginoak, negazionista klimatikoak, belizita eta autoritarioak, horterak, etab.) hainbeste herrialdetako agintari edo erreferente bihurtzeko?
Sakoneko aldaketa horiei buruz hitz egingo dut. Gauza ezagunak dira, baina modu sistematiko eta ordenatuan azaltzen saiatuko naiz, transformazioen sekuentzia ikusteko. Alderdi sozioekonomikoak, geopolitikoak, teknologikoak eta kulturalak hartu behar dira kontuan.
Hiru garai nagusitan azgertzen dira:
a) II. Mundu Gerraren amaieratik hirurogeita hamarreko hamarkadako krisia (1945-1980)
b) Politika neoliberalak eta globalizazizoa (1980-2010)
c) Neoliberalismoaren krisia eta berregituratze autoritarioa.
Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)
OHARRA:
9:30etan Kafea Santa Ana antzokiko lorategian 



No hay comentarios.:
Publicar un comentario