2026/10/28.
10:00.
Santa Ana antzokian.
HITZALDIA.
Kronologia protohistoriko eta erromatarretako hainbat esku-hartze arkeologikoren zuzendaria izan da, Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeologia Historikoaren Sailaren bitartez; horien artean, Irulegiko baskoien aztarnategiko indusketak zuzendu ditu, 2017tik.
Arkeologiari buruzko hainbat kongresu espezializatutan parte hartu du, eta Irulegiko aztarnategiari eta Pirinioetako inguruetako Burdin Aroari buruzko dibulgazio-hitzaldi ugari eman ditu.
Irulegiko herrixka (Aranguren ibarra, Nafarroa Garaia) Brontze Aroko eta Burdin Aroko herria izan zen; baskoien oppiduma, Sertoriar Gerren testuinguruan (K.a. 82 – 72) erre zuten, eta ondoren abandonatua izan zen. Bertan aurkitu zen, 2021ean, Irulegiko Eskua deritzon pieza arkeologiko garrantzitsua, baina aztarnategiak hori baino askoz gehiago eman du azken urteetako indusketa arkeologikoetan. Mattin Aiestaran izan da indusketa horien zuzendaria eta, hitzaldi honetan, aztarnategian aurkitutakoen berri emango digu, pieza arkeologikoak beren testuinguruan kokatuz eta horien garrantzia azalduz.
Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)
OHARRA:
9:30etan Kafea Santa Ana antzokiko lorategian 



No hay comentarios.:
Publicar un comentario