Oinezkoentzako seinale berriei esker, Oñatiko monumentu edota ondare-gune nagusiak lotzen dituen ibilbide zirkularra egin dezakezu, bi noranzkoetan.
Seinale bakoitzean hurrengo geldialdirainoko distantzia adierazten da, eta honako puntu hauetan jarri dira: Turismo Bulego eta Txaketuaren parean, Santa Marina plazan, Bidaurretako Monasterioaren errotondan eta Oñatiko Foruen Enparantzan.
Animatu ibilbidea egitera! Oinez ibili, txoko bereziak ezagutu eta gozatu Oñatiko ondare historiko eta kulturalaz, pausoz pauso.


No hay comentarios.:
Publicar un comentario