Translate

martes, 2 de junio de 2026

OÑATIKO MENDI MARTXA 2026🏔️.... Izen emateak agortuta 📝

 Oñatiko Mendi Martxa

2026/06/02.

Aupa lagunok! Atzoko egunean gertatutakoa asimilatu ostean ESKERRIK ASKO esatea besterik ez zaigu gelditzen. Urtetik urtera lehenago agortzen dituzue inskripzioak eta atzokoan 25 minutuan iada ez zegoen plazarik. Jakitun gara ere horren denbora gutxian agortzeak arazoak sortu zituela eta jende bat izena ezin emanda gelditu zela.Arrazoi ezberdinak tarteko plazarik gabe gelditu ziren horiei BARKAMENAK BIHOTZEZ.

Martxa egunean parte hartu ez arren ibilbidea eskuragarri izango duzue egun batzun lehenagotik beraz zuen kabuz ere egin ahalko duzue.
Bestetik gogoratu urtero lez aurten ere martxan parte hartu gabe kamiseta eskuratzeko aukera duzuela. Kamiseta gure perfileko linkean (www.kirolprobak.com) edo presentzialki Txokolateixian eskatu ahal izango duzue. Banaketa irailaren 19an egingo da irunberri plazan goizeko 11etatik aurrera.
Azkenik gogorarazi oraindik azken aukera bat dagoela martxan parte hartzeko ZOZKETAko argitalpeneko pausuak bete eta parte hartuz.
ESKERRIK ASKO!!




No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...