Translate

miércoles, 10 de junio de 2026

MAIDER ARREGIK EUSKAL HERRIKO BERTSOLAI TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU

 2026/06/10.




Donapaleuko saioan kantatuko du, urriaren 3an, Herri Egunean

  Jakinekoa zen Euskal Herriko bertsolari txapelketan aritzeko txartela eskuan zuela oñatiarrak, Gipuzkoako bertsolari txapelketako finalaren atarian geratu eta gero. Baina bi urte pasatu dira lurraldeko txapelketa jokatu zenetik eta bertsolariek beraien parte hartzea baieztatu egin behar izan dute. Hartarako aukera zuten guztiek parte hartuko dutela adierazi dute, atzoko aurkezpen ekitaldian jakinarazi zenez. 50 bertsolari arituko dira Euskal Herriko txapelketan, aurreko aldian baino 6 gehiago, eta horrek lehenengo fasean zazpi saio jokatzea eragin du, probintzia bakoitzeko bana. Irailaren 19an hasiko da lehenengo fasea Hazparnen eta urriaren 11an amaituko da Agurainen; tarteko saioak Altsasun, Lekeition, Donapaleun, Tolosan eta Gotaine-Irabarnen izango dira. 42 bertsolarik kantatuko dute fase honetan eta saio bakoitzeko irabazleak zuzenean pasako dira hurrengo fasera, puntu gehien batzen dituzten gainontzeko 10ekin batera.

  Maider Arregik Donapauleuko saioan kantatuko du, urriaren 3an, Herri Eguna ospatuko dugun egunean, alegia. Oñatiarrarekin batera arituko dira, Eneko Lazkoz, Iñaki Viñaspre, Oihana Iguaran, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles. Kanporaketa Airetik gelan izango da, 17:00etan hasita.

  Lehenengo fase hau saio bakarrera jokatuko da eta sailkatzen diren 17 bertsolariak 2022ko txapelketan finalista izan ziren beste 7rekin elkartuko dira finalaurrekoetan. Fase honek bi itzuli izango ditu: lau saio jokatuko dira lehenengoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehituko dira finalistak izendatzeko. Hauek, Maialen Lujanbiorekin elkartuko dira abenduaren 20an, Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalean.

  Aurten Debagoienean ez da txapelketako saiorik jokatuko eta hurbilenak, Eibarko eta Gasteizko finalaurrekoak izango dira, urriaren 31n eta azaroaren 28an, hurrenez hurren.

  Saio guztietarako sarrerak, finalekoak barne, ekainaren 17an, datorren asteazkenean jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...