Translate

viernes, 12 de junio de 2026

EL ULTIMO DE LA FILA

 Goiena

El Ultimo de la Fila taldekoak Oñatin izan dira

Aitziber Aranburuzabala Juldain2026ko ekainaren 11

El Ultimo de la Filako taldekideak, Oñatiko elkarte gastronomiko batean. Argazkia: Lierni Alltube


Ohikoa izaten da Oñatiko kaleetan turistak ikustea; aurreko astean, baina, herritar asko harritu ziren Ruper Ordorikarekin El Ultimo de la Fila taldeko Manolo Garcia eta Qumi Portet herriko kaleetan paseatzen ikusita. 

"Aspaldiko lagunak ditu Quimi Portetek Oñatin, eta BECen egin dituzten bi kontzertuetarako sarrerak oparitu zizkigun, eta, esker on moduan, afari-merienda bat egin genuen, giro ederrean", kontatu du Porteten gertuko lagun Lierni Altubek.

Bi ordu pasako kontzertuan, errepertorio ezagunaren gainbegiratu "ederra" egin zuten, baina Ruper Ordorikarekin batera bere Martin Larralde kantua abestu zutenean "hunkitu" zen bereziki Oñatiko lagunartea: "Ikaragarria izan zen kontzertua, eta euskarari egindako keinua, itzela; izan ere, pantailetako testuak euskaraz zeuden, aurkezpen batzuk ere euskaraz egin zituzten, eta Portet, Garcia eta Ordorika elkarrekin kantuan entzutea, izugarri polita!".

El Ultimo de la Fila taldeko Quimi Portet, gitarra-joleari egindako elkarrizketa biharko Goiena aldizkarian izango da irakurgai.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...