Translate

martes, 9 de junio de 2026

2027KO UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK PRESTATZEN HASI DA EH BILDU.

 2026/06/09.



Hala adierazi zen EHBilgunearen berrizte ekitaldian, ostiral ilunkaran

  Kale Barriako lokala itxuraldatu eta berriztuta herritarrentzat ireki zen ostiral ilunkaran, ekitaldi xume baten bidez. EH Bilduk Oñatin izan duen bilakaeraren lekuko diren argazkien erakusketa, musika eta mokadutxo bat izan ziren ekitaldiaren ardatz nagusi, taldeko zenbait kideren hitzekin batera. Hala, EH Bilduko militante Jon Tomek esan zuen 2027ko maiatzean Udal eta Foru Hauteskundeak izango direla eta EH Bildu dagoeneko lanean ari dela Oñati hobe baten aldeko herri proiektua garatzen eta etorkizunean Oñatiren kudeaketa aurrera eramango duen ekipo onena osatzen.

  Baina 2023an hasitako legealdia ez da amaitu oraindik, eta honen baitan iragarritako proiektuak burutzen ari direla argitu zuen Iñigo Ruiz zinegotziak, emaitza era garden eta eraginkor batean helarazten ari direla zehaztuz. Alde horretatik, herritarren aurrean duten konpromiso zintzoa berresteari indartsu ekin diotela adierazi dute koalizioko ordezkariek.

  EHBilgunean jarri zen argazki erakusketaren bitartez, azken 15 urtetan egindakoa gogorarazi eta egungoa balioan jarri nahi izan zen, EH Bilduren inguruko komunitatea batzearekin batera.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...