2026/05/24.
11:30.
Foruen enparantzan.
Palestinaren aldeko jardunaldiak. “Oñati Palestinarekin” herri ekimenak antolatuta
Goizeko 11:30ean Foruen plazan elkartu eta kalejira egingo da, trikiti doinuek girotuta, Kalegoienako lorategiraino. Hemen lorategiari 'Palestina' izena emango dion plaka jarri eta olibondo bat -palestinarren nortasunaren eta erresistentziaren sinbolo den zuhaitza- landatuko da.
Ekitaldia borobiltzeko, Joseba Tapiak –Koldo Izagirreren hitzekin– sortutako Wafa abestia kantatuko da.
Dei egiten zaie herritarrei ekitaldian parte hartzera.


No hay comentarios.:
Publicar un comentario