2026/05/16.
21:30.
Gaztelekun.
KONTZERTUAK
Oñatiko II Blues jaialdiaren barruan
Wax & Boogie eta Pablo Sanpa
Ster Wax abeslariak eta David Giorcelli piano-jotzaileak gidatzen dute talde hau. Argitaratu dituzten 5 diskoetan inork ez bezala jakin izan dute blues, boogie eta R&B klasikoa piano-estiloen arimarekin islatzen.
Kontzertuetarako indarrak batzen dituzte Pablo Sanpa kitar-jotzaile madrildar handiarekin.
Noa & The Hell Drinkers
2016an Donostian sortutako talde indartsua da hau. Urte hauetan bi lan argitaratu dituzte.
Estatuko eta Europako Blues jaialdi askotan parte hartu dute, eta blues/rock talde baloratuenetako bat dela esan dezakegu.
2023an Europako blues talde onenaren saria lortu zuten 'European Blues Challenge'a irabazita.


No hay comentarios.:
Publicar un comentario