2026/05/07.
Espainiako argazkilaritza selekzioan parte hartu du, txapeldunorde geratuz
World Photographic Cup lehiaketa urtero egiten da eta estatuak ordezkatzen dituzten selekzioka parte hartzen da. Argazkigintza eta Irudiaren Profesionalen Espainiako Federazioak koordinatzen du estatuko selekzioa eta Felix Sanchez gonbidatu zuen parte hartzera, kirol-argazki arloan. Oñatiarrak Armand Duplantis pertika-jauzilari suediarrari egindako argazkia aurkeztu zuen. Oñatiarraren argazkiarekin batera kirol arloko beste bik eta beste gai batzuen inguruko beste 26k osatu dute World Photographic Cup lehiaketara Espainiak eraman duen selekzioa. Islandian, Reykjaviken egin zen finalean eta Espainia bigarren postuan sailkatu zen, AEBen atzetik.
Argazkigintza eta Irudiaren Profesionalen Espainiako Federazioko arduradunak Felix Sanchezen lana nabarmendu du, oñatiarraren ekarpena zilarrezko domina eskuratzeko gakoa izan dela adieraziz. Era berean, sariak Felix Sanchezen ibilbidea nazioarteko maila gorenean kokatzen duela gaineratu du.
World Photographic Cup lehiaketa argazkigintzaren munduko kopa dela diote adituek eta 50 estatu selekzioek baino gehiagok parte hartzen dute urtero.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:
Publicar un comentario