2026/05/13.
10:00.
Santa Ana antzokian.
HITZALDIA
Hizlaria: Iban Zaldua, (1966). Historia irakaslea da eta donostiar gasteiztartua. Batez ere ipuingilea bada ere argitaratu ditu zenbait nobela.
Gaia: Iban Zaldua, bere saiakera literarioetan eta blogeko sarreretan oinarri hartuta, egungo euskal literaturaren mitoak desmuntatzen saiatuko da, hots, egungo literaturako joeren, tasunen eta kerien inguruan arituko da. Euskal literaturenez batik bat, baina orobat egungo literatura unibertsalenekoez (hots, mendebaldar turbokapitalistenez): azken finean, euskal literatura (behingoz) korronte nagusi horren barruan bete-betean dagoela esan daitekeelako, zorionez edo zoritxarrez, onerako eta txarrerako.
9:30ean kafea Santa Ana antzokiko lorategian.☕☕
Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)


No hay comentarios.:
Publicar un comentario