2026/04/15.
10:00.
Santa Ana antzokian.
HITZALDIA
Hizlaria: Iñaki Goirizelaia Ordorika (Bilbo, 1958). Ingeniaritza industrialean doktorea, Ingeniaritza Telematikoan katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia.
UPV/EHUko errektorea izan zen 2009tik 2017ra, eta lehenago Akademi Antolakuntzako errektoreordea (2005), Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008) eta Unibertsitatea-enpresa Erlazioen alorreko errektoreordea (1998-2000).
Izenburu horri erantzun egokia emateko galdera hauei erantzuten ahaleginduko da EHUko errektore ohia:
- Zer egiten du EHUko errektoreak?
- Zergatik ausartzen da irakasle bat errektorea izaten?
- Zelako bizipenak ditu unibertsitate publiko bateko errektoreak?
- Nola kudeatzen da hain handia den EHU bezalako unibertsitate bat?
- Zergatik da hain garrantzitsua unibertsitatea Euskal Herriaren etorkizunerako?
- Gaur egun Espainiarekin daukagun dependentziak zelan baldintzatzen du EHUren etorkizuneko garapena?
- Nora doa unibertsitatea?
9:30ean kafea Santa Ana antzokiko lorategian.☕☕
Oharra: Goienagusik Udalarekin duen lankidetza hitzarmenaren arabera Santa Ana aretoan izaten diren hitzaldien ardura bere gain hartzen du eta horiek interesa duten oñatiar guztientzat irekita daude, izan bazkide edo ez. Baina Arrasate edo Bergarakoetara joateko Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)

No hay comentarios.:
Publicar un comentario