Translate

martes, 3 de marzo de 2026

PINPILINPOSSIES ETA FRUSTRATION.

 

Verduri Hall Oñatiko Gaztelekua


2026/03/07.
22:00.
Gaztelekun.



KONTZERTUA

Frustration ez da indie/punk talde soil bat. Paristik datorren talde honek, komunikabide manistreamenen babes gutxi izan duen arren, Europa osoan 2.000 pertsonara arteko aretoak bete izan ditu. Ia 20 urtetan, Frustration -ek askotariko publiko leial bat eraikitzea lortu du (punkak, clubber-ak, skin head-ak, gotikoak...), eta estatu espainiarrean egingo duten 5 kontzertuko bira hasi aurretik, Verduri-Hall Gaztelekuan egingo dute geldialdia.

Haiekin batera,Ane Barcena eta Raquel Pagès-ek osatzen duten Pinpilinpussies taldea izango dugu .

2019an egin zuten debuta 80/B izeneko EP-arekin, eta tartean pandemia izan genuen arren, 200 kontzertutik gora eskainita, joan dira taldearen nortasuna zuzenekoen bitartez eraikitzen. Ane eta Raquel bizkorrak, urduriak eta grinatsuak dira, eta Pinpilinpussies -en post-punk jarreradun eta soinu gordindun garage-pop-aren bitartez erakutsiko digute hori.

Kontzerturako sarrerak hemen: https://onatikultura.sacatuentrada.es/.../pinpilinpussies...
.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...