Translate

miércoles, 11 de marzo de 2026

EMAKUMEAK ETA KIROL PROFESIONALA.

 2026/03/11.

18:30.

Santa Ana antzokian.



MAHAI-INGURUA

50. urteurrenaren harira Aloña Mendiko Eskubaloi sailak antolatuta

50. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, martxorako mahai-inguru interesgarria antolatu du Aloña Mendiko Eskubaloi sailak.

Hiru kirolari profesional, horietako bat ohia –Esther Arrojeria, iaz arte Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina izandakoa eta, besteak beste 8 liga txapelketa irabazitakoa– eta bestea etxekoa, Elene Guridi, jardunean den Realeko futbol jokalaria. Hirugarren bat ere etorriko da, baina guztiz konfirmatu gabe dago oraindik.

Emakume izateagatik ibilbide profesionalean izan dituzten baldintzez, eta kirola utzi ostean egunerokotasunera bueltatzeko eduki dituzten arazoez berba egingo dute, besteak beste.

Mahai-ingurua dohainik izango da, aretoa bete arte.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...