2026/03/08.
18:00.
Santa Ana antzokian.
Hots Abesbatzak Emakumeen Nazioarteo Egunean eskainiko duen kontzertuan andereñoek gure gizartean izan duten funtsezko ekarpenaren aitortza egingo du.
Kontzertuak lau bloke tematikotan egituratutako ibilbide artistikoa proposatzen du, musika korala, pianoa, narrazioa eta irudia uztartuz –Oñatiko eskoletako hainbat irudi zahar erabiliko dira–.
Kontzertuan askotariko konpositore eta estilotako musika entzuteko aukera egongo da, hala nola: I Remember (S. Quartet), Elementuen kantak (Eva Ugalde), Etxean (Junkal Guerrero), Itsasoa ari zait (Idoia Asurmendi)...
Narratzaile lanetan Arrate Kortabarria ariko da, blokeen arteko hari diskurtsiboa ehunduz, eta piano-jole lanetan Amaia Zipitria, guztiak ere Aitor Biainen zuzendaritzapean.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario