2026/03/22.
12:30.
Verduri Hall- Gaztelekuan.
KONTZERTUA
Verduri Halleko matiné saioa.
BELHARRA country, blues eta beste estilo batzuetatik eratorritako "bluegrass" estiloa lantzen duen taldea da. Donostiako eta Hendaiako musikariez osaturikoa.
Musikariak:
Jon Arzelus (kontrabaxua), Urbil Artola (dobro eta ahotsak), Jose Mari Pulido (banjo), Dani Venegas (gitarra akustikoa), Julen Maestro (akordeoi diatonikoa eta ahotsak), eta Gorka Arranz (mandolina eta ahots nagusia).
Belharra 2012. urtean sortu zen Howdy Bluegrass taldearen izen berria da.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario