Translate

sábado, 21 de febrero de 2026

ZUHAITZ EGUNA 2026.🌲🌳🌴

 2026/02/22.

10:00.

Foruen enparantzan.





EKITALDIA

Oñatiko Natur eskolak antolatutako Ingurumen jardunaldien baitan

Aurtengo Zuhaitz Eguna berrikuntzekin dator!

Aspalditxo da Ingurumen Jardunaldien baitan, zuhaitz egunean, zuhaitz landaketa egiten dugula, auzolanean. Aurten, ordea, proposamen berriarekin gatoz: otsailaren 22an, igandean, erdiguneko zuhaitzak identifikatzeko aprobetxatuko dugu. Ez da zuhaitz landaketarik izango; bai, aldiz, erdigunean jada baditugun zuhaitzen garrantziaz jabetu eta horiek identifikatzen ikasteko aukera.

Horretarako, igandean, 10:00etan, plazan elkartuko gara.

Erdiguneko lorategi zein parkeetan ditugun zuhaitzak erregistratzeko ere baliatuko dugu igandeko lana. Identifikatutako zuhaitzen izenak eta kokapena jasotzeko, iNaturalist aplikazioa erabiliko dugu. Posible duenak, beraz, iNaturalist app-a mugikorrean deskargatuta ekartzea eskatzen dugu, eta, bestela, momentuan Natur Eskolako lantaldearen laguntzarekin egingo da lan hori.

Erdigunean zein zuhaitz espezie ditugun ezagutu nahi?

Animatu Zuhaitz Egunera!

Testua: Natur eskola

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...