2026/02/18.
19:00.
Kultur etxean.
HITZALDIA
“Larreen garrantzia: abeltzaintza estentsiboaren onurak”
Hizlaria: Arantza Aldeazabal Roteta. Biologian doktorea, EHUko irakaslea eta ikerlaria.
» Larreek presentzia handia dute gure inguruetan, baina gure larreak ez dira naturalak, baizik eta gizakiak sorturikoak abeltzaintzaren bidez.
Orain arte, kontserbazioaren ikuspuntutik oso zabaldua egon da basoaren garrantzia, eta, bestalde, zenbait sektore zientifikotatik asko kritikatu izan da abeltzaintza. Bada, Aldeazabal dator paisaia mosaikoaren (zelai, sastrakadi, baso...) apologia egitera eta, aldi berean, abeltzaintzaren inguruko zenbait mito deuseztera.


No hay comentarios.:
Publicar un comentario