2026/02/11.
19::00.
Kultur etxean.
HITZALDIA
“Aztarna energetikoa. Desberdinkeria MWh-tan neurtzen da”
Hizlaria: Estitxu Villamor Lomas. Fisikan doktorea, EHUko irakaslea eta EKOPOL taldeko ikerlaria.
» Unitate batek (norbanakoa, familia, herria edo estatua) kontsumitzen duen energia kopurua da aztarna energetikoa. Kontua da, denok ez dugula energia kantitate bera gastatzen. Zergatik batzuk gehiago, eta beste batzuk gutxiago? Horixe ari da ikertzen Villamor, aldagai desberdinak (generoa, klasea, herritartasuna -bertakoa izan edo migrantea izan-...) kontutan hartuz. Bere ikerketaren nondik norakoak eta emaitzak azalduko ditu.


No hay comentarios.:
Publicar un comentario