Translate

martes, 10 de febrero de 2026

ASIER ALONSO HIRUGARREN POSTUA LORTU DU MENDIKO ESKIKO EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN.

 goiena

Asier Alonso oñatiarrak hirugarren postua lortu du mendiko eskiko 

Euskal Herriko txapelketan

Koldo Zubia Salas2026ko otsailaren 9a

Asier Alonso, eskuinetik lehena, Euskal Herriko Txapelketa amaitu berritan. Argazkia: Bandres-Karolo Memoriala.


Erronkariko Pirineoetan jokatu den mendiko eskiko Bandes-Karolo memorialean hirugarren postua eskuratu du Asier Alonso oñatiarrak. Alonsok 2 ordu 35 minutu eta 7 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko; Asier Labairu irabazleak baino lau minutu gehiago. Euskal Herriko txapelketa ere izan izan da honakoa.

200 eskiatzailek parte hartu zuten zapatuan jokatu zen Bandes-Karolo memorialean. Belagoako aterpetxetik abiatu, eta Roncaliako El Ferial eski estaziorainoko ibilbidea egin zuten, bidean 20 kilometro pasatxo eta 2.000 metroko desnibela gaindituz.

Alonsok laugarren postuan amaitu zuen lasterketa, baina Loic Thievin bigarren sailkatuak, azken jaitsieran kranpoiak galdu zituen, eta, ondorioz, helmugan epaileek lau minutuko zigorra ezarri zioten. Ondorioz, Asier Labairu izan zen azkarrena (02:31:01), Jon Ander Aranburu sailkatu zen bigarren (02:33:34) eta Asier Alonsok lortu zuen azkenenean hirugarren postua (02:35:07). Emakumezkoetan, ostera, Claudia Gutierrez izan zen azkarrena (03:01:26). 

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...