Gizon bat atxilotu dute Oñatin goxoki-denda batean droga saltzeagatik
2026ko urtarrilaren 4a
Atzo arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak Oñatiko erdiguneko goxoki denda bateko 34 urteko langilea. Dendan 190 gramo kokaina, 100 gramo haxix eta 11.825 euro atzeman zituzten, besteak beste. Ertzaintzak baieztatu duenez, atxilotua Bergarako ertzain-etxean dago epailearen esku uzteko zain.
Ertzaintzak zaintza eta kontrol dispositibo bat ezarri zuten atzo, zapatua, Oñatiko erdiguneko goxoki-denda baten barruan dendaria substantzia estupefazienteekin trafikatzen ari zelakoan. Hala, goxoki-dendako langileak bezeroei droga saltzen zielaren susmoa baieztatu zuten, dendariak lokalean sartu zen ertzain bati droga eskaini zionean.
Horren aurrean, Ertzaintzak jakinarazi duenez, agenteak establezimendura sartu ziren eta lokala miatzen ari zirenean, 29 monodosi zituzten bi kaxa eta 190 gramoko bi kokaina-poltsa, 100 gramo haxix-plaka prentsatu bat, doitasun-balantza bat, subtantziak banatzeko hainbat tresna eta 11.825 euro aurkitu zituzten.
Atxilotua Bergarako ertzain-etxean dago eta datozten orduetan jarriko dute epailearen esku.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario