Translate

viernes, 21 de noviembre de 2025

" PRIMI EROSTARBE, ITZALARI DANTZA "

 2025/11/22.

12:00.

Kultur etxeko zine aretoan.



AURKEZPENA.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako liburu aurkezpena

Soinuaren Liburutegia bildumako 18. alean Oñatiko Araotzen jaiotako panderojole, irrintzilari eta koplariaren bizitza, Primi Erostarbe, itzalari dantza liburuan jaso da, Itziar Ugarte Irizar idazle eta kazetariaren eskutik.

“Artean plaza publikoa goi eta behe gizonek hartua zutenean, giro hartan bere lekua egitea lortu zuen lehen emakume trikitilarietako bat izan zen Primi Erostarbe Etxeabarria.
Panderoa izan zen haren tresna, eta hura bezainbat, ahotsa, irrintzia. Garaiko txapelketetan aldearekin nabarmendu zen —tartean, hitzak sartzen zituelako irrintzi egin bitartean—, eta haren jarrera biziak eta deliberatuak ere egin zuen ezagun. Baita umore-senak ere.
1907an sortu zen Oñatiko Araotz auzoan, eta inguruko koplari tradiziotik edan zuen zuzen. Hain justu, mundu zahar hura 1970eko hamarkadan suspertutako kultur munduarekin lotu zuenetako bat izan zen. Donostian igaro zuen bizialdiaren zati handien; han hil zen, aurten duela 30 urte.”

Partaideak: Primiren familiartekoak, Itziar Ugarte Irizar (liburuaren idazlea), Iñaki Olalde Altzelai (Oñatiko Udaleko alkateordea) eta Haritz Garmendia Iturria (EHTEren zuzendaritzako kidea).

• Ordua:
11:30 Kalejira Santa Marina plazatik hasita
12:00 Prentsaurrekoa Zinema-aretoan

Primi Erostarberen bizitza jasotzen duen 'Itzalari dantza' liburu-diskoa aurkeztu dute

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...