2025/11/12.
19:00.
Aloña Mendiko egoitzan.
Aloña Mendiko Mendi saila
Aloña Mendiko Mendi sailak abian jarri du datorren urtera begirako federatu kanpaina. Aloña Mendiko ordezkariak azaroko 3 egunetan egongo dira elkarteko bulegoetan alta, baja edota aldaketak modu presentzialean tramitatzeko. Bestalde, aldaketak korreo elektronikoz egiteko aukera ere egongo da, urtero bezala.
Aurrez-aurre:
Mendi saileko ordezkariak Aloña Mendi elkartearen bulegoan egongo dira azaroaren 12, 18 eta 19an, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara, federatu txartelaren altak, bajak eta aldaketak izapidetzeko.
Korreo elektronikoz:
Federatu txartelean egin beharreko alta-baja edo aldaketak emailez ere egin ahal izango dira alonamendi.mendi@gmail.com helbidera idatziz, azaroaren 3tik 24ra.

No hay comentarios.:
Publicar un comentario