Translate

viernes, 14 de noviembre de 2025

LEIRE ODRIOZOLA ETA AITOR MURGUZUR ESTREINATUKO DIRA DOMEKAKO BANDAREN KONTZERTUAN.

 goiena

Amaia Txintxurreta Guridi2025eko azaroaren 14a

Leire Odriozola eta Aitor Murguzur instrumentuekin.

'Emozioak' denboraldiko lehen kontzertua Santa Ana aretoan emango du domekan Oñatiko Musika Bandak. Emozio nostalgikoei eskainitako saioa izango da, 13:00etan.

Emozioak denboraldiko lehen kontzertua horrela deskribatu du bandako zuzendari Aitor Biain-Bidartek : "Kontzertuak ibilbide emozionala proposatzen du hainbat garai, geografia eta estilotan zehar. Emozio nostalgikoak-ek atzera begiratzera gonbidatzen gaitu, ez tristuraz, baizik eta oroitzapenean geratzen denak pizten duen intentsitateaz eta sakontasunaz: herri baten musika, urrutiko gerra baten oihartzuna, koroa baten zeremonia, mito baten epika".

Gainera, Leire Odriozola –saxo tenorea– eta Aitor Murguzur –tuba– musikari gazteak estreinatuko dira nagusien bandarekin, domekan.

Ezohiko lekuan izango da, gainera, emanaldia; izan ere, oraingo honetan Santa Anan emango dute kontzertua, 13:00etan. Sarrerak, beti bezala, Txokolateixan eskuratu daitezke, doan. Eta kontzertuaren aurretik, herrian zehar kalejira egingo du bandak, 11:00etan hasita, ohikoa den moduan.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...