Translate

lunes, 10 de noviembre de 2025

JOSERRA TXINTXURRETA IRABAZI DU ALDUNDIAREN 2026KO EGUTEGIKO LEHIAKETA.

2025/11/10.

Joserra Txintxurretak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa, artzaintza omenduz


Oñatiarraren argazkia egutegiaren azalean agertuko da eta Txintxurretak 1.000 euroko saria jasoko du

  Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko egutegia osatuko duten irudien aurkezpena egin du. Aurtengo edizioan 1.073 argazki jaso dira, orain arte egin diren 9 edizioetatik parte-hartze handiena izan du argazki lehiaketak. Lehen saria Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du eta bere lana egutegiaren azalean argitaratuko da; artaldearen aurrean dauden artzaina eta txakurra irudikatzen du argazkiak. Aurtengo lehiaketaren gaia, Ekin. Zaindu. Bizi zen eta Txintxurretaren irudiak ingurumenaren zaintzaren kultura, ondo egindako lana eta komunitate-bizitza egoki adierazten dituela jakinarazi du epai-mahaiak.

  Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak 17 argazki finalistak aukeratu zituen hasieran eta horietatik 13, datorren urteko egutegia osatzeko. Hautatutako irudi multzoak lurraldeari begirada zabala eskaintzen dio, kostaldeko eta barnealdeko eszenak, ogibide tradizionalak, artisau lanbideak, paisaia naturalak, kirol praktikak eta kultur ekitaldiak tartekatuz, guztiak ere Gipuzkoaren espirituaren isla. Joserra Txintxurretak 1.000 euroko saria jasoko du, azaleko argazkiaren egilea izaki, eta gainontzeko 12 argazkien egileek, 250 euroko sari bana eskuratuko dute.

  Ez da lehen aldia Joserra Txintxurretaren lan bat saritu eta Aldundiaren egutegian argitaratzen dela, iaz ere, argazki bat saritu zioten eta aurtengo egutegiko uztaileko orrian kaleratu da. 2026ko egutegia Gipuzkoako hainbat herritan banatuko da abenduaren amaieran, azken urteetako ohitura jarraituz.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...