Translate

viernes, 7 de noviembre de 2025

EH BILDU..HERRI BATZARRA.

 goiena

Jon Zuluetarekin egingo du Herri Batzarra EH Bilduk zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza2025eko azaroaren 6a

Jon Zulueta.

Gipuzkoako EH Bilduren Udalgintza arduradun Jon Zuluetaren parte hartzearekin egingo du Herri Batzarra Oñatiko EH Bilduk zapatu goizean, gaztelekuan.

Hiru gai nagusi landuko dituzte: 2025/2027 Plan Politikoa eta Ekintza Plana, Eskualdeko Plangintza, eta Udalgintza zein Herrigintza. "Koalizioak datozen urteetarako norabidea zehazteko asmoz, egungo testuinguru politikoaren irakurketa egin eta hurrengo urteetarako plan politikoa eta ekintza plana aurkeztuko ditu. Horretarako, Gipuzkoako EH Bilduren Udalgintza arduradunak, Jon Zuluetak parte hartuko du".

Oñatiko EH Bilduk gaineratu du horrez gain, eskualdeko plangintzarekin lotutako hainbat ekimen ere izango dituztela hizpide, "bai eta tokiko udalgintza eta herrigintzako erronka nagusiak ere". Hizpide izango dute, halaber, EH Bilduk azaroaren 22rako Bilbon antolatzen ari den ‘Askatasun Haizea' mobilizazioa.

Herri batzarra gaztelekuko sotoan izango da zapatuan, hilak 8, 10:30ean.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...