Translate

miércoles, 19 de noviembre de 2025

‘𝗔𝗥𝗔𝗡𝗧𝗭𝗔𝗭𝗨: 𝟯𝟲 𝗭𝗠, 𝟱 𝗠𝗘𝗡𝗗𝗘, 𝗛𝗘𝗥𝗥𝗜 𝟭’

 Arantzazulab






📺
🔴‘𝗔𝗥𝗔𝗡𝗧𝗭𝗔𝗭𝗨: 𝟯𝟲 𝗭𝗠, 𝟱 𝗠𝗘𝗡𝗗𝗘, 𝗛𝗘𝗥𝗥𝗜 𝟭’ 𝗱𝗼𝗸𝘂𝗺𝗲𝗻𝘁𝗮𝗹𝗮, 𝗼𝘀𝘁𝗲𝗴𝘂𝗻𝗲𝗮𝗻, 𝗘𝗧𝗕𝟭-𝗲𝗻!
🎬Ilusioa egiten digu berri hau zuekin partekatzeak. Euskal Telebistak ETB |k ostegun honetan, azaroak 20, (22:15) ETB1-en eskainiko du dokumentala; eta gerora, PRIMERAN plataforman ere ikusgai izango da.
✅ Arantzazulab -en aktibitate nagusia demokraziaren berrikuntzarako laborategia bada ere, fundazioaren egitekoen artean dago: Arantzazuko ondarea sustatzeko eta eraberritzeko prozesua bultzatzea, dinamizatzea, kudeatzea eta koordinatzea. Helburu horrekin bat eginda, ‘Arantzazu. 36 zm, 5 mende, herri 1’ dokumentala sustatu dugu. Duela 2 urte estreinatu zen eta antzoki ezberdinetan egin du bere bidea (ikusi informazio osoa dokumentalaren webgunean: ➡️https://arantzazudokumentala.eus/ ).
✨Pello Sarasuak zuzendua, dokumentala Arteman Komunikazioaren Agentziak ekoitzi du, eta ETB zein Berria komunikazio taldeen - berria - babesa eta bultzada ditu. Lanak Arantzazuko ekarpen soziala, kulturala eta espirituala ezagutzera eman du hamaika zinema-aretotan, herri txiki zein hiri handietan; Euskal Herrian eta gure lurraldetik kanpo ere.
🚀 Zabalkunde horretan, ETB1-en eskaintzea urrats garrantzitsua da. Uste dugu Arantzazu ezagutzeko eta gure herrian Arantzazutik egin den baliozko ekarpena zabaltzeko eta ulertzeko pieza ederra dela.
👏 Eskerrik asko dokumental honetan bere ekarpena egin duten guztiei!

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...