Translate

sábado, 29 de noviembre de 2025

AITOR IGARTUA IZANGO DA ULMA CONSTRUCTIONEKO GERENTE BERRIA.

 goiena

Goiatz Arana Begiristain2025eko azaroaren 28a



Ulma Constructioneko Kontseilu Errektoreak Aitor Igartua izendatu du kooperatibaren gerente berri kargurako. Igartuak Aitor Ayastuyren lekukoa hartuko du, izan ere, azken hori Ulma Taldearen zuzendari nagusia izango da 2026atik aurrera.

Aitor Igartua Oñatin jaio zen duela 56 urte, eta Industria Ingeniari Teknikoa da. 1995ean sartu zen Ulma Constructionen, eta bertan egin du bere ibilbide profesional osoa. Hiru hamarkada hauetan zehar, lanpostu operatiboak, kudeaketa-postuak zein nazioarteko irismena duten zuzendaritza-posizioak hartu ditu bere gain. Gaur egun, Iberiar Penintsulako, Mexikoko eta Esportazioko merkatuen zuzendaria da. Zuzendaritza Kontseiluko kide da 2011tik, eta, negozioko iturriek berri eman dutenez, "Ulma Constructioneko garapena gidatu du merkatu estrategiko nagusietan".

Gaineratu dute "Aitor Igartuaren esperientziak negozioaren ezagutza sakona eta aro berri hau bultzatzeko funtsezkoa izango den ikuspegi globala emango" dizkiola betekizun berrirako, eta "errelebo honek proiektuaren sendotasuna indartzen eta hurrengo erronkei konfiantzaz aurrera egitea ahalbidetzen" duela. Erabaki honek azken hilabeteetan aurrera eramandako prozesua ixten du.

Ulma Constructioni buruz

Ulma Construction munduko liderretako bat da enkofratu-sistemetan, zinbrietan eta eraikuntzarako aldamioetan. 2.300 langile ditu eta 22 filial. Fakturazio-bolumena 400 milioi eurotik gorakoa da, eta bere merkatu nagusiak Espainia, Polonia, Italia, Brasil eta AEB dira.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...