Translate

viernes, 26 de septiembre de 2025

AITOR AYASTUY IZANGO DA ULMA TALDEAREN ZUZENDARI NAGUSI BERRIA 2026an.

 2025/09/26.


Erretiroa hartuko duen Iñaki Gabilondo ordezkatuko du

  ULMA Taldeko Kontseilu Nagusiak Aitor Ayastuy izendatu du kooperatiba taldeko hurrengo zuzendari nagusi izateko, Iñaki Gabilondoren ordez. Gabilondok 16 urte eman ditu Taldeko zuzendari nagusi karguan baina erretiroa hartuko du 2026an, proiektuaren hazkundea eta sendotzea markatu duen aldia itxiz. Bitartean Ayastuyrekin modu koordinatuan lan egingo du, errelebo-prozesua modu ordenatuan garatu, proiektu sozioenpresarialaren jarraipena ziurtatu eta Taldea etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzeko.

  Aitor Ayastuyk ibilbide luzea du industriaren eta kudeaketaren arloan, nazioarteko esperientzia eta eredu kooperatiboarekiko konpromiso sendoa dauka. ULMA Constructionen arduradun operatibo eta estrategiko nagusia da egun eta Taldeko Zuzendaritza Kontseiluko kide ere bada duela 17 urtetik. Aitor Ayastuy Arrasaten jaio zen duela 57 urte. Enpresa Zientzietan lizentziaduna da EHUn, eta MBA International bat du Eskoziako Robert Gordon Universitsitatean. Ulman 1995ean sartu zen, Agrícola negozio-lerroan eta bi urte beranduago eraikuntza arlora pasa zen, bere jarduera Oñatin zein nazioartean garatuz. 2008ko ekainaz geroztik, ULMA Constructioneko CEO gisa, kooperatibaren bilakaera kudeatu du, haren nazioarteko hazkundea eta proiektuaren sendotzea bultzatuz.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...