Translate

domingo, 10 de agosto de 2025

2- ZAYA ARRUNT( GAUTXORI ARAOTZEN )( CAPRIMULGUS EUROPEUS )...Hegaztiak.

  Araozko natura eta kontuak.

Hegaztiak:

2- Zata arrunt (Gautxori Araotzen) (Caprimulgus europaeus)



Argazkiak wikipediatik hartu ditut.


Zata arruntak lumaje arre kriptikoa, hego eta isats luzeak, begi handiak, moko txikia eta oso aho handia ditu. Gautarra da eta egunez etzanda eta geldirik egoten da. Hegan doala bere aho handiaz harrapatzen dituen intsektuak jaten ditu eta lurrean txitatzen du, baina ez du habiarik egiten. Migratzailea da eta Euskal Herrian banaketa orokorra da, baina ez da arrunta.


Zata iluntzean hasten da lanean, egunean zehar lurrean edo adar baten gainean etzanda egoten da, beti luzetara, azalari itsatsita, mugitu gabe, abaroan. Beste erremediorik ez badu bakarrik egiten du hegan, agerian sentituz gero, pixka bat urruntzeko, 10-30 bat metro harantzago egiten du hegan berriro pausatzeko.

Ilunabarretik aurrera egiten du ehizan, hegaldi isil eta oker batean gaueko tximeletak, melolontak eta beste intsektu batzuk harrapatzen ditu. Hanka motzak dituen arren, nahiko erraz mugitzen da lurrean ere intsektuen atzetik.

Neurria eta pisua: Gorputz luzera: 27 zm, Hego luzera: 55 zm, Pisua: 80 g


Erreferentzia: Jon Larrañaga Elhuyar, K.E., 1996, Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Lizarra Inprimategia, orria: 134 ISBN 84-87114-09-1 Eu

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...