Translate

viernes, 8 de agosto de 2025

1- ZIKOINA ZURI( Ciconia ciconia )...Hegaztiak.

 Araozko natura eta kontuak.

Hegaztiak:

1- Zikoina zuri (Ciconia ciconia)



Argazkiak: Ezkerrekoa wikipediakoa da. Eskubikoa Iker Novoarena, zikoina talde handia Olapoton (Oñati)


Zikoina zuriak hanka eta moko luze eta gorriak, lepo luzea eta lumaje zuri-beltza ditu. Habia sarritan teilatu, kanpandorre eta tximinietan egiten du. Zuhaitzetan ere egin ohi du, baina oso gutxitan. Intsektuak eta ornodun txikiak jaten ditu batez ere, eta migratzilea da. Ez ditu baso ugari dagoen lekuak atsegin eta hori dela eta, Euskal Herrian mediterraneo isurialdean bizi da.


Araotzen ez da ohikoa, baina pasean doanean batzuetan ikusten da, batez ere mendian lainoa dagoenean.


Neurria eta pisua: Gorputz luzera: 100-105 zm, Hego luzera: 155-165 zm, 

Pisua: 3-4 kg


Erreferentzia: Jon Larrañaga Elhuyar, K.E., 1996, Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Lizarra Inprimategia, orria: 79 ISBN: 84-87114-09-1 Eu

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...