Translate

martes, 1 de julio de 2025

OÑATIN 28 TABERNA EDO LOKAL TERRAZA DAUDE.

 2025/07/01.



Ostalariek bide publikoa okupatzeagatiko udal tasa ordaindu beharko dute, abuztuaren 8ra bitartean

  Mahai eta aulkiekin bide-publikoa okupatzeagatiko tasa eta kutxazain tasa ordaintzeko borondatezko epea ireki berri du Udalak. Oñatin, tasa ordaindu behar duten lau kutxazain eta tamaina ezberdineko 28 terraza daude. Bakoitzak, okupatzen duen metro karratuen araberako tasa ordaindu behar du. Udalak, bide publikoa okupatzeagatiko kontzeptuan, 25.187,78 euro jasoko ditu guztira, iaz baino 1.600 euro gehiago. Udal tasa hau ordaintzeko borondatezko epea abuztuaren 8ra arte luzatuko da. Ordainketa helbideratuta dutenei ostegunean, uztailaren 3an egingo zaie kargua.

  Udal tasa eta zergaz ari garelarik esan, bestalde, ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko azken egunetan sartu garela; uztailaren 10ean amaituko da aipatu zerga ordaintzeko borondatezko epea.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...