Translate

sábado, 12 de julio de 2025

OÑATIKO JAIXAK 2025...Egitaruen azala irudikatzeko lehiaketa ( 2 )

 2025/07/11.

11 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara


Herritarren botoz erabakiko da 500 euroko sariaren irabazlea

  Atzo amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira hamaika lan jaso dira eta gustukoena bozkatzeko aukera dago orain, uztailak 16, asteartera arte.

  Lan gehienetan txantxikua nagusi da, ohikoa denez, kanpandorrea eta udaletxea ere errepikatzen dira. Baina danborrada, baserritar zapia, musika eta festa giroa irudikatzen duten elementu ezberdinak txertatu dira lanetan. Kolore biziak nagusi dira eta trazu berritzaileak tradizionalagoekin partekatzen dira lanetan. Erabilitako teknikak ere anitzak dira.

  Orain herritarren ordua da; boto gehien lortzen dituen irudiaren egileak 500 euroko saria jasoko du. Sari bakarra emango da eta bakarra izango da baita ere, herritar bakoitzak eman ahal izango duen bozka. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Aukeratzen den irudiak irekiko du San Migel eta Errosarixo jaien egitaraua.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...