Translate

jueves, 24 de julio de 2025

HIRU LANGILE KALERATU DITUZTE CHINCHURRETA ENPRESATIK.

 goiena

Chinchurreta enpresak hiru langile kaleratu dituela salatu du enpresa batzordeak

Oñatiko Chinchurreta lantegia.

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria2025ko uzt. 24a, 13:50

Oñatiko Torreauzo auzoan dago kokatuta lantokia, eta altzairuzko hodiak eta profilak fabrikatzen dituzte.

Chinchurreta enpresatik hiru langile kaleratu dituztela jakinarazi du ELA, LAB eta CGT sindikatuek osatutako enpresa batzordeak. Haren hitzetan, "justifikatu gabe, aurretiaz jakinarazi gabe eta berehala egindako" kaleratzeak izan dira, eta "irmoki" salatzen ditu: "Ez da kasualitatea oporren bezperan eta enpresa ituna sinatu ondoren gertatu izana, langileak honen aurrean antolatzeko margenik utzi gabe".

Enpresa batzordea, azaldu duenez, ez dator "bat" kaleratzeak justifikatzeko erabili diren argudioekin, "duela astebete baino gutxiago" sinatu baitzuten enpresa ituna: "Langileek hainbat eskubide lortu zituzten: KPItik gorako igoerak, sei langileren finkotasuna, eta abar. Negoziaketan argi geratu zen enpresaren kaudimen ekonomikoa, baita honen bideragarritasuna ere".

Enpresak, horrenbestez, "jarrera diktatoriala" izan duela uste du enpresa batzordeak, "eskrupulurik gabea", eta jakinarazi du ez dutela langileen aurkako erasorik onartuko. Hala, kaleratzeak "gogor" salatzeaz gain, langileak berriz kontratatzeko eskaria egin du.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...