Translate

martes, 8 de julio de 2025

LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILE BAT ALDIBATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIA ZABALDU DU UDALAK.

 2025/07/08.

Udako beharrei egoki erantzuteko liburutegiko laguntzailea kontratatu behar du Udalak, aldi baterako. Lan poltsarik ez du eta inguruko udaletakoetatik hautagairik ez du lortu, ondorioz, Lanbidera jo du deialdia zabaltzeko.

  Liburutegiko laguntzaile lanpostura aurkezteko, batxilergoa, titulu teknikoa edo parekoa izatea eskatzen da eta euskarari dagokionean, 3. HE, EGA, C1 pareko maila izatea. Ezinbesteko baldintza horiezaz gain baloratuko dira: eskatutako prestakuntza akademikoaren gaineko titulazioa izatea, lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak eta lanbide esperientzia. Aldi baterako liburutegiko laguntzaile lanpostu hau lehenbailehen bete nahi da eta horregatik, egun gutxitara mugatu da izena emateko epea; deialdia atzo argitaratu zen eta bihar itxiko da izen-ematea. Interesatuek Lanbideko web ataritik eman behar dute izena.

No hay comentarios.:

Publicar un comentario

AUZOKO JAIXAK 2025.

PARA PODER VER BIEN EL BLOG EN TU MOVIL, HAZ CLIC EN .........

"Como todos sabéis, debido a un error técnico mío, mi segundo blog 'OÑATI/RUPER 2' fue eliminado.  Gracias a vuestros ánimos y ...