Aupa lagunok iritsi zaizkigu kamiseta prototipoak! Oraindik diseinu definitiboa izango ez den arren, idea bat egiteko moduan egongo zarete.
Bestetik, asko eta asko iada jakinaren gainean izango zarete baina ziurrenik beste asko ez. Aurten kamiseta banatzailez aldatu dugu eta Luanvi izan beharrean Tuga etxearekin adostu dugu kamiseta eskaera.
Gauzak horrela, kamiseta neurrietan ere aldaketak egongo dira beraz adi ibili eta ez egin kasu aurreko urtetako neurriei. Badaezpada neurri berrien taula bat atxikitzen dizuegu baina hala ere norbaitek probatzea nahi izanez gero gaurtik aurrera Txokolateixan dituzue neurri guztietako kamisetak probatu ahal izateko. Haurren neurriak ere bertan daude eta kamisetaren bat gehiago eskatzea nahi izanez gero bertan egin ahalko duzue eskaera.
Azkenik aldaketaren bat egitea nahi izanez mezu bat bidali beharko da onati.mendimartxa@gmail.com helbidera.Neurri aldaketak uztailaren 13a arte onartuko ditugu.
No hay comentarios.:
Publicar un comentario